martes, 16 de noviembre de 2010

Bisitatzeko toki tipikoak Santiago erdialdean

Santiagotik ezin gara aldegin bertako leku, eraikin edota monumentu ezagunenak edo tipikoenak ikusi gabe.  Gehienak, ohi bezala, hiriburuaren zentroan kokatzen dira. "Tour" honen hasiera puntua Palacio de la Monedan ekingo diogu, hau da, Txileko lehendakariaren gobernu etxea.

1) Palacio de la Moneda
Txileko lehendakariaren gobernu etxea da. Martxotik, Txileko lehendakaria  Sebastian Piñera dugu. Moneda, Santiago hiriaren erdialdean kokatzen da, Libertador Bernardo O´Higgins etorbide nagusiaren parean. Joaquin Toesca arkitektu italiarrak eraiki zuen 1786-1812 urte bitarteetan.
Pinocheten estatu kolpea eman zenean, 1973ko irailaren 11ean, Txileko ejerzituarengatik bonbardeatua izan zen.
Egun, aski ezaguna da Txileko gizartean bertako soldaduek egiten duten goardia aldaketa egunero goizeko 10etan.


2) Plaza de Armas
Gobernu etxetik gertu aurkitzen den plaza dugu. Modernitatea eta klasizismoa uztartzen dituen toki ederra. Izan ere, bertan aurkitzen dira Santiagoko katedrala, Museo Nazionala, Santiagoko Munizipalitatea eta Korreo Zentrala. Batzuk eraikin zaharrak eta historiaz beteak dira ... Baina hiriaren azken urteotako hazkundea ahaztu gabe, kuriosoa gertatzen da katedralaren aldamenean kristalez osatutako eraikin moderno baten presentzia.





3) Merkatu Zentrala
Plaza de Armasetik pare bat koadretara aurkitzen da Merkatu Zentrala. Santiagoko lekurik bisitatuenetariko bat da. Bi zati nagusietan banatzen da; alde batetik, arrain eta mariskoen salmenta egiten den merkatua eta bestetik, jatetxeen aldea.
130 urtetako historia du eraikinak. Santiagotar askoek bisitatzen duten lekua dugu (goizaldean, bai ongi gosaltzeko edota lehen erosketak egiteko) eta horretaz gain, atzerritar ia guztien derrigorrezko geltokia da arrain eta marisko goxoa dastatzeko (merkea izan ohi baita gainera). Gainera, bertan dagoen giroa ikaragarria da!!! Merkatu batetan egoten den giroa badakigu nolakoa izan ohi den ...

 4) Libertador Bernardo O´Higgins-eko etorbidea
Santiagoko etorbiderik garrantzitsuena dugu. Alameda bezala ezaguna, 10 kilometroz osatua dago. Los Pajaritosen hasten da, Santiagoko periferian, eta Plaza Baquedanon amaitzen da. Hemendik aurrera, Providencia etorbideak jarraitzen dio beste kilometro askoan. Zonalde horretatik aurrera Santiagoko auzo aberatsetara pasatzen gara.
Baina Alameda, Santiago erdialdeak osatzen duen etorbiderik garrantzisuena da. Oinez, metroan, autoan edota autobusez, ordu guztietan dago martxa; ez dago atsedena hartzeko unerik.
Ez da bereziki kale finantzarioa, baina hala ere, bankoz, dendaz eta jatetxeez beterik dago. Monumentu batzuk ere aurkitzen dira baina bereziki 2 nabarmenduko ditut. Izan ere, Santiagoko sinbolo bihurtu dira.

Lehenengoa Torre Entel deitzen dena da. Entel telekomunikazio enpresaren torrea dugu eta bertatik emititzen ditu seinaleak. 127,35 metro neurtzen ditu eta oso tipikoa da edozein turistari ikustea "antenatxo" honi argazki bat ateratzen.










Bigarrena, Isla de Pascuatik ekarritako Moai bat dugu. Isla de Pascua, polinesian aurkitzen dugun irla bat da baina administrazioki Txileko lurraldeetan sartzen da. Bertako biztanleak Rapa Nui bezala definitzen dute euren taldea eta asko ez dira txiletarrak sentitzen. Irla majikoa da eta Santiagon dagoen bezalako moaiak aurkitzen dira bertan, oraindik azterketa antropologiko askoko eskultura bereziak!

jueves, 11 de noviembre de 2010

Euskal sustraiak Santiagon

Cerro San Cristobal-era igo nintzen lehenengo aldian, sorpresa atsegin batekin topatu nintzen! Plaza Vasca deituriko txoko bat aurkitzen zen bertan!!! Etxetik 11.000 kilometroetara aurkitzen nintzen urte erdi pasatzeko eta nire sustraiak gogoratzen zidan lekua topatu nuen!!! Zoragarria benetan! Klasekide askoek ikusita zuten txoko hau baina etzekiten zer esanahi zuen ikurriñak, Gernikako zuhaitzaren alabak eta zazpi probintziek! Nire herriko historia eta egoera zenbat aldiz azalduko ote nien ordutik ... Zerbait ikasi zutelakoan nago eta orain, mendi horretara igotzen diren bakoitzean nitaz gogoratzen omen dira .... Eskerrik asko esatea bakarrik geratzen zait!!!

martes, 9 de noviembre de 2010

1. geltokia: Santiago de Txile

Santiago, Txileko hiriburua da eta Hego Ameriketako bostgarren hiribururik handiena. Pedro de Valdivia konkistatzaileak izendatu zuen 1541eko otsailaren 12an.

Txilek 15.116.435 biztanle ditu guztira eta Santiagok 6.061.185. Beraz, ia populazio guztiaren erdia herrialdeko hiriburuan bizi da. Horretaz gain, Txile herrialdearen zentroan kokatzen da Santiago. Izan ere, Aricatik (iparraldeen kokatzen den hiria) 2.051 kilometroetara aurkitzen da eta Punta Arenasetik (hegoaldeen aurkitzen den hiria) 3.141 kilometroetara.


Santiago 36 auzo edo komunaz (hango hizkeran) dago osatua. Ezberdintasunak nagusi dira auzo batetik bestera. Ekialdea (Andeetatik gertuago) aberatsen bizitokia dugu. Bertan eskola eta unibertsitaterik ospetsuenak, merkatal guneak, finantza guneak, eraikin altuak, etabar aurkitzen dira.
Zentroa eta mendebaldea batez ere, xumeen bizitokia dugu. Aberastasunaren arabera dago sailkatua hiriburua eta aipatzekoa da, mendebaldean bizi direnek ez dutela kontakturik ekialdean bizi direnekin. Klase mailak oso zehaztuta daude Txileko gizartean eta euren arteko nahasketarik ez da ematen. Ezinezkoa egiten zaie eta onartua dute!

Santiago asko hazi da azken urteotan eta eraikin altuak nonahi ikusten badira ere, paisaia berde eta naturaz josiak bisitatzeko aukerak paregabeak dira. Santiago bisitatzeko lehenengo aukera "cerro"ak edo mendiak ikustea da. Bertatik hiri osoa ikusten da. Hona nire gomendioa;






1) Cerro San Cristobal
Santiago erdialdean kokatzen den mendia dugu. 880 metroko altura, goian 22 metro neurtzen duen amabirjina aurkitzen da, hots, Inmaculada Concepcion birjina.
Mendi honetatik Santiagoren bista panoramiko zoragarria dugu. Iñoiz bukatzen ez den hiria. Bertara igotzeko hainbat aukera daude. Alde batetik, funikularra (Brasil auzoko Pio Nono kalean hartzen dena). Bestaldetik, teleferikoa (Pedro de Valdivia etorbidetik). Horretaz gain, autoz edota oinez ere igo daiteke.
Mendi honek parke funtzioa du eta bertan picnic egiteko aukera dago. Igandetan familia asko igotzen dira oinez edo bizikletaz eta egun zoragarria igarotzen dute. Igerilekuak daude, japoniar lorategi bat, zooa, eta naturan praktikatzeko hainbat ekintza egiteko aukera.


2) Cerro Santa Lucia
Cerro izena duen arren, parke bat bezela definitu dezakegu. Hiriburuko etorbide nagusiaren aldamenean kokatzen da. Zuhaitzez, loreez, plazatxoez, iturriez, ... osatuta dago. Bertan, garai bateko fortifikazioak, harresia, kañoiak etabar daude. Kolonizazio garaikoak, hain zuzen ere.



sábado, 6 de noviembre de 2010

Mutriku-Zumaia arteko itsaslabarrak

Hona hemen, bideo eta audio bat nire herriko itsaslabarren inguruari buruz informazioa eskainiaz. Bideoak audioaren mezua iragartzen du, eta audioak beraz, kostalde honen balioaz informatzen gaitu. Espero dut, egun hauetako berri txarrak ez zikintzea altxor hau ...











txotxxxx!!!!

Irratiko irakasgaian, TILA taldeak eginiko istorio txiki baten muntaia duzue ondoko hau.