martes, 16 de noviembre de 2010

Bisitatzeko toki tipikoak Santiago erdialdean

Santiagotik ezin gara aldegin bertako leku, eraikin edota monumentu ezagunenak edo tipikoenak ikusi gabe.  Gehienak, ohi bezala, hiriburuaren zentroan kokatzen dira. "Tour" honen hasiera puntua Palacio de la Monedan ekingo diogu, hau da, Txileko lehendakariaren gobernu etxea.

1) Palacio de la Moneda
Txileko lehendakariaren gobernu etxea da. Martxotik, Txileko lehendakaria  Sebastian Piñera dugu. Moneda, Santiago hiriaren erdialdean kokatzen da, Libertador Bernardo O´Higgins etorbide nagusiaren parean. Joaquin Toesca arkitektu italiarrak eraiki zuen 1786-1812 urte bitarteetan.
Pinocheten estatu kolpea eman zenean, 1973ko irailaren 11ean, Txileko ejerzituarengatik bonbardeatua izan zen.
Egun, aski ezaguna da Txileko gizartean bertako soldaduek egiten duten goardia aldaketa egunero goizeko 10etan.


2) Plaza de Armas
Gobernu etxetik gertu aurkitzen den plaza dugu. Modernitatea eta klasizismoa uztartzen dituen toki ederra. Izan ere, bertan aurkitzen dira Santiagoko katedrala, Museo Nazionala, Santiagoko Munizipalitatea eta Korreo Zentrala. Batzuk eraikin zaharrak eta historiaz beteak dira ... Baina hiriaren azken urteotako hazkundea ahaztu gabe, kuriosoa gertatzen da katedralaren aldamenean kristalez osatutako eraikin moderno baten presentzia.





3) Merkatu Zentrala
Plaza de Armasetik pare bat koadretara aurkitzen da Merkatu Zentrala. Santiagoko lekurik bisitatuenetariko bat da. Bi zati nagusietan banatzen da; alde batetik, arrain eta mariskoen salmenta egiten den merkatua eta bestetik, jatetxeen aldea.
130 urtetako historia du eraikinak. Santiagotar askoek bisitatzen duten lekua dugu (goizaldean, bai ongi gosaltzeko edota lehen erosketak egiteko) eta horretaz gain, atzerritar ia guztien derrigorrezko geltokia da arrain eta marisko goxoa dastatzeko (merkea izan ohi baita gainera). Gainera, bertan dagoen giroa ikaragarria da!!! Merkatu batetan egoten den giroa badakigu nolakoa izan ohi den ...

 4) Libertador Bernardo O´Higgins-eko etorbidea
Santiagoko etorbiderik garrantzitsuena dugu. Alameda bezala ezaguna, 10 kilometroz osatua dago. Los Pajaritosen hasten da, Santiagoko periferian, eta Plaza Baquedanon amaitzen da. Hemendik aurrera, Providencia etorbideak jarraitzen dio beste kilometro askoan. Zonalde horretatik aurrera Santiagoko auzo aberatsetara pasatzen gara.
Baina Alameda, Santiago erdialdeak osatzen duen etorbiderik garrantzisuena da. Oinez, metroan, autoan edota autobusez, ordu guztietan dago martxa; ez dago atsedena hartzeko unerik.
Ez da bereziki kale finantzarioa, baina hala ere, bankoz, dendaz eta jatetxeez beterik dago. Monumentu batzuk ere aurkitzen dira baina bereziki 2 nabarmenduko ditut. Izan ere, Santiagoko sinbolo bihurtu dira.

Lehenengoa Torre Entel deitzen dena da. Entel telekomunikazio enpresaren torrea dugu eta bertatik emititzen ditu seinaleak. 127,35 metro neurtzen ditu eta oso tipikoa da edozein turistari ikustea "antenatxo" honi argazki bat ateratzen.










Bigarrena, Isla de Pascuatik ekarritako Moai bat dugu. Isla de Pascua, polinesian aurkitzen dugun irla bat da baina administrazioki Txileko lurraldeetan sartzen da. Bertako biztanleak Rapa Nui bezala definitzen dute euren taldea eta asko ez dira txiletarrak sentitzen. Irla majikoa da eta Santiagon dagoen bezalako moaiak aurkitzen dira bertan, oraindik azterketa antropologiko askoko eskultura bereziak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario