martes, 9 de noviembre de 2010

1. geltokia: Santiago de Txile

Santiago, Txileko hiriburua da eta Hego Ameriketako bostgarren hiribururik handiena. Pedro de Valdivia konkistatzaileak izendatu zuen 1541eko otsailaren 12an.

Txilek 15.116.435 biztanle ditu guztira eta Santiagok 6.061.185. Beraz, ia populazio guztiaren erdia herrialdeko hiriburuan bizi da. Horretaz gain, Txile herrialdearen zentroan kokatzen da Santiago. Izan ere, Aricatik (iparraldeen kokatzen den hiria) 2.051 kilometroetara aurkitzen da eta Punta Arenasetik (hegoaldeen aurkitzen den hiria) 3.141 kilometroetara.


Santiago 36 auzo edo komunaz (hango hizkeran) dago osatua. Ezberdintasunak nagusi dira auzo batetik bestera. Ekialdea (Andeetatik gertuago) aberatsen bizitokia dugu. Bertan eskola eta unibertsitaterik ospetsuenak, merkatal guneak, finantza guneak, eraikin altuak, etabar aurkitzen dira.
Zentroa eta mendebaldea batez ere, xumeen bizitokia dugu. Aberastasunaren arabera dago sailkatua hiriburua eta aipatzekoa da, mendebaldean bizi direnek ez dutela kontakturik ekialdean bizi direnekin. Klase mailak oso zehaztuta daude Txileko gizartean eta euren arteko nahasketarik ez da ematen. Ezinezkoa egiten zaie eta onartua dute!

Santiago asko hazi da azken urteotan eta eraikin altuak nonahi ikusten badira ere, paisaia berde eta naturaz josiak bisitatzeko aukerak paregabeak dira. Santiago bisitatzeko lehenengo aukera "cerro"ak edo mendiak ikustea da. Bertatik hiri osoa ikusten da. Hona nire gomendioa;






1) Cerro San Cristobal
Santiago erdialdean kokatzen den mendia dugu. 880 metroko altura, goian 22 metro neurtzen duen amabirjina aurkitzen da, hots, Inmaculada Concepcion birjina.
Mendi honetatik Santiagoren bista panoramiko zoragarria dugu. Iñoiz bukatzen ez den hiria. Bertara igotzeko hainbat aukera daude. Alde batetik, funikularra (Brasil auzoko Pio Nono kalean hartzen dena). Bestaldetik, teleferikoa (Pedro de Valdivia etorbidetik). Horretaz gain, autoz edota oinez ere igo daiteke.
Mendi honek parke funtzioa du eta bertan picnic egiteko aukera dago. Igandetan familia asko igotzen dira oinez edo bizikletaz eta egun zoragarria igarotzen dute. Igerilekuak daude, japoniar lorategi bat, zooa, eta naturan praktikatzeko hainbat ekintza egiteko aukera.


2) Cerro Santa Lucia
Cerro izena duen arren, parke bat bezela definitu dezakegu. Hiriburuko etorbide nagusiaren aldamenean kokatzen da. Zuhaitzez, loreez, plazatxoez, iturriez, ... osatuta dago. Bertan, garai bateko fortifikazioak, harresia, kañoiak etabar daude. Kolonizazio garaikoak, hain zuzen ere.



No hay comentarios:

Publicar un comentario