
Etiopiako haurrak bere lanaren zatirik garrantzitsuenak dira eta eurekin pasatzen duen denbora atsegina eta baliagarria da. Euskal sustraiak ahaztu gabe, Olaranek euskarazko abestiak erakusten dizkie. Haurrak oso ongi pasatzen dute abestia ikasiz eta dantzatuz.
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ere parte hartu dute fundazioarekin eta horrela, "Pupu eta Lore" ikuskizuna prestatu dute. Haurrei poztasuna igortzea da helbururik nagusiena. Baina Etiopiako umeek ez al dute lortu guri ere irribarrea ateratzea?
Bigarren kanta honekin gure haurtzarora igarotzen gara ...
Ekintza honek, orain dela urte bete eginiko beste bat gogoraraziko die askoei, batez ere Athletic zaleei. Hau da, Kongoko ume batzuek Athleticen ereserkia abestu zutenekoa.