jueves, 23 de diciembre de 2010

Euskaraz abesten dute Etiopiako haurrek

Euskarak mugak gainditu ditu eta Etiopiako haurrek, euskaraz abesten badakitela erakutsi digute. Takolo, Pirritx eta Porrotxen "xu xu xuabe" abestia hartuz, erakustaldi bikaina eskaini dute. Irribarrea ahotik kendu gabe, bizi poza gauza gutxirekin lortzen dela transmititu dute.

Angel Olaran aitak, urte asko daramatza Etiopian bertako eskoletan laguntzen. Ekimen honen bitartez, Etiopia-Utopia fundazioa sortu da Etiopiako Wukro herrialdean bizi kalitate mailan eta garapenean hazteko. Misiolari hernaniarrak, hainbat proiektutan buru belarri dihardu. Hala nola, nekazaritzako jarduna hobetzeko baliabideen inguruan, eskola berria eraikitzen, etabar.

Etiopiako haurrak bere lanaren zatirik garrantzitsuenak dira eta eurekin pasatzen duen denbora atsegina eta baliagarria da. Euskal sustraiak ahaztu gabe, Olaranek euskarazko abestiak erakusten dizkie. Haurrak oso ongi pasatzen dute abestia ikasiz eta dantzatuz.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ere parte hartu dute fundazioarekin eta horrela, "Pupu eta Lore" ikuskizuna prestatu dute. Haurrei poztasuna igortzea da helbururik nagusiena. Baina Etiopiako umeek ez al dute lortu guri ere irribarrea ateratzea?
Bigarren kanta honekin gure haurtzarora igarotzen gara ...




Ekintza honek, orain dela urte bete eginiko beste bat gogoraraziko die askoei, batez ere Athletic zaleei. Hau da, Kongoko ume batzuek Athleticen ereserkia abestu zutenekoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario