Europa osoan sentitzen ari den denboraldeak, hainbat arazo sortu ditu Europako aireportu nagusienetan. Horrela, Londreseko Heathrow aireportua ia itxirik mantentzen da atzotik.Izan ere, soilik zazpi hegazkin aireratu dira eta aldiz, ez du inork lur hartu.
Gainerako lekuetan ere egoera ez da asko hobetu. Frantzian adibidez, Parisko Charles de Gaulle aireportuan hainbat atzerapen izan dira.

Baina hotza eta elurra ez dira Europan bakarrik sentitu. Hemen ere, egoera ez da oso ona eta Loiun esaterako, 10 hegaldi bertan behera geratu dira. Hondarribiako, Gasteizko eta Iruñeako aireportuetan aldiz, normaltasuna nagusi da.
Espainiako estatuan ere, hainbat bidaiari aireportuan bertan geratu behar izan dira ehunka hegaldi bertan behera geratu baitira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario