Valparaiso, Txileko kostaldean kokatzen den hiria da; ozeano bareak ukitzen du bere portu garrantzitsua, hain zuzen ere. Santiagotik 120 kilometrotara aurkitzen da, autobusez ordu t´erdiko bidaia egitenez iristen gara kaleko artez jositako hiri berezi honetara.

Valparaison 300.000 biztanletik gora bizi dira eta gehienbat turismotik ateratzen dute bizitzeko beharrezkoa. Hiri berezia da, pintoreskoa, atsegina eta informala. Alde batetik, zerroez (mendiez) inguratuta dago eta bestaldetik, Txileko porturik nagusiena du. Merkataritzako puntu garrantzitsua da eta bertako armadak ere han kokatzen ditu gerrarako buke nagusienak.

Turismoak presentzia handia du hiri honetan. Valparaiso aldapan sortua da eta
15 igogailu bereziz eta koloretsuz osatuta daude hango kaleak. Hiriak osatzen dituen
42 menditxoetara bertatik igo daiteke.
Oinez ere egin daiteke ibilbidea eta horrela,
kale koloretsu eta marrazkiz betetakoez gozatzeko aukera dago. Grafiti pila bat aurkitu daitezke eta horrek xarma berezi bat ematen dio anfiteatro itxura duen hiri hippi honi.
Kulturarekin amaitzeko, gogoratu behar da bertan aurkitzen dela besteak beste
Pablo Neruda poeta txiletarrak duen
"La Sebastiana" etxe-museoa.
Bitxikeri moduan, "La oreja de van Gogh" taldeak bere bideoklip bat bertan grabatu zuen. Hemen
Inmortal kantari dagokion klipa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario