martes, 19 de octubre de 2010

Blogen analisiaren inguruko ondorioak

Aztertu ditudan 5 blogak (A partir de los 50, Sobre ruedas, La ciudad viva: Bidasoa, El jukebox eta ¡Vive Coaching!), Diario Vasco egunkariko web orrialdean agertzen diren blogak dira. Horrenbestez, hainbat ezaugarri berdinak dituzte, hots, ziberegunkariaren protokoloari jarraituz osatutakoak.

Esaterako, blog guztiek dute lotura egunkariak dituen gainerako blog guztietara; 51 blogetara zehazki. Horretaz gain, guztiek dute iruzkinak idazteko aukera. Blog bakoitzak iruzkin kopuru ezberdinak ditu, jakina, hori ere bakoitzak dituen irakurle kopuruaren arabera aldatzen dena (nahiz eta informazio hau ez den eskaintzen). Komunean duten beste ezaugarri bat postaren helbidea da. Salbuespenak badaude baina berez, inork ez du posta helbide bat idazteko. Horregatik, kontaktuan jartzeko aukera bakarra (iruzkinak kenduta noski), egunkariaren helbidera idaztea da.
Azkenik, guztiek elkarbanatzen duten ezaugarria harpidetzaren sistema da. Blog guztiek eskaintzen dute RSS eta Atom-erako harpidetza, hain zuzen ere.

Ezaugarri komun horiez gain, blog bakoitzak bere edukiak eskaintzen ditu eta horiek kudeatzeko sistema ere ezberdina da. Hau da, blogek formatu berdina izan arren (titulua, data, ordua) blogari bakoitzak bere edukiei adierazpen grafikoak eransten dizkio, tag-etak, bideoak, etabar. Euren profila azaltzeko aukera ere badute (“A partir de los 50” bakarrik egiten duena). Elementu hauek blogariaren esku daudenak dira, hots, bloga aberasteko balio dituzten ezaugarriak dira. Izan ere, argazkiek, bideoek, ikus-entzunezko elementuek orohar, balio gehigarri ematen die eta irakurleak handitzen ditu. Batez ere, multimediazko gizarte honetan. Horrela, bideoz jositako blog bat ezagutu dut, Ander Vilariñoren “Sobre ruedas”. Noski, 1 Formulako lasterketak espektakulu hutsak dira eta zer hobeto bideo batez ikusteko! Beste blog batzuk aldiz, apenas dituzte argazkirik eta bideorik., “El jukebox” eta “¡Vive Coaching!”-ek esaterako. Horrek ez du esanahi bloga txarra edo pobrea denik, baina beharbada astunagoa egiten da dena testua dela ikustean.
Bestalde, blogak ez dira bakarrik pertsona bakar batek idatziak. Batzuk pertsona bakar batek idazten dutenak dira “Sobre ruedas” eta “A partir de los 50” kasu. Baina beste asko kolektiboak dira eta horrek blogaren gaiaren aniztasuna eta ikuspuntu ezberdinak eskaintzea ahalbidetzen du, oso aberasgarria zalantzarik gabe. “¡Vive Coaching!” esaterako blog kolektibo bat da eta bertan filosofo, psikologo eta coaching zale ezberdinek idazten dute eta horrela irakurleak gustuko pertsonari aholkuak jarraitzeko aukera du. Jakintsu hauek gainera euren publizitatea egiteko bide bezala ere erabiltzen dute bloga, izan ere, askoek euren web orrialdearen izena jartzen dute gaian jorratzeko.

Blogek beraz, abantaila asko eskaintzen dituzte. Alde batetik, edozeinek bere iritzia edo ezagutzak plazaratzeko aukera paregabea eskaintzen du eta bestetik, edonoren blogean iruzkina emateko aukera uzten du, horrela pertsona ezberdinen arteko iritzi eta informazio trukaketa ahalbidetuz. Aztertu ditudan blog hauek gainera arrakasta nahikoa dute, izan ere, iruzkin asko jasotzen dituzte. Horrek beharbada informazioa berritzean du gakoa. Izan ere, “A partir de los 50”k esaterako, egunero berritzen du bloga. Gainerakoek egunero ez baina nahiko erregularki, nahiz eta kasu batzuetan salto handi samarrak egon..Kazetari profesionalez gain, kaleko pertsona normal batek izan lezake kazetari eta hori oso interesgarria da. Informazio eta gaien segmentazioa lortzen da blogen bidez eta horrela bakoitza bere gustuko gaian espezializatzen da eta irakurleak ere badaki nora jo behar duen.
Bukatzeko, blog bat hedabide baten barnean izatearen abantaila ere bilatu dudala uste dut. Izan ere, irakurle hasiberriek beharbada ez dakite nora joan euren interesak asetuko lituzkeen blog bat bilatzera. Horregatik, hedabide honetan hain aukera zabala ikusita errazago aurkituko dute gustuko blog edo blogak. Horrek gainera hedabideari ere prestigioa ematen dio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario