martes, 26 de octubre de 2010

La otra historia de la independencia by Julian Isaias Rodriguez

"La otra historia de la independencia" izeneko hitzaldi interesgarrira joateko aukera izan nuen hilaren 20an Leioako Zientzien fakultateko paraninfoan. Hizlaria, Julian Isaias Rodriguez (Venezuelako  enbaxadorea Espainian) izan zen. Abokatua ikasketez, orain Venezuelako enbaxadorea da Madrilen eta baita idazlea eta poeta ere.

Hitzaldiaren muina Hegoameriketako hainbat herrialdeen independentziaren historia azaltzea izan zen. Izan ere, herrialde askok independentziaren 200.urteurrena ospatzen dute aurten. Esaterako, Txilek, Argentinak eta Venezuelak.

"La historia de los paises siempre la escriben los vencedores" esanez ekin zion hitzaldiari. Irabazleek herriaren duintasuna, baloreak eta kultura ezkutatzen dutela salatu zuen. Horrela, konkistatzaileen garaipena beti da jarraikorra eta iraunkorra.

Venezuelako independentziaren aldeko lehen manifestua 1810eko apirilaren 19an izan zen. Kolonizadoreek aurrerapena ekarriko zutela aitortu zuten baina herri indigenen kultura, baloreak, klima, basoak, etabar suntsitu zituzten. Hauek aldiz, erresistentzia ezarri zuten baina hori Historiatik ezabatua izan da.

Kolonizadoreen bidai hasiera honetan, esklabutasuna jarri zuten eta horretaz gain, Europatik ekarritako gaixotasunez bete ziren herritarrak. Sistema feudala ezarri zen herrialde hauetan baina bien bitartean, aztekak, maiak eta inkak euren aurrerapenetak jarraitzen zuten. Kolektiboan bizi ziren eta naturarekiko armonian. Filosofia hau ordea Europarrek ekarritako sistema kapitalistaren aurka zijoan bete-betean. Horrela, duela 200 urte iraultzari ekin zioten. Europagatik independentzia lortu zuten baina europear erara. Rodriguezek hau salatzen zuen bereziki. Izan ere, independentzia lortzearen arrazoia ez zen izan industrian aurreratzeko edo esklabotasuna kentzeko. Independentzia honen irabazleak ez ziren indigenak, beltzak edo mestizoak izan, baizik eta goi klaseko pertsonak. Askatzaileak izan ziren irabazle nagusiak eta hauek Europan haziak ziren. Hori dela eta, independentziak ez zuen lortu herritar gehiengoaren eskubideak hobetzea. Beti bezela, eliteak irabazi eta herritarrek ez zuten aurrerakuntzarik izan. Euren kulturak ez zuen aukerarik izan eta orain garai hartako egoera aldatzeko benetako unea iritsi zaiela aipatu zuen Venezuelako enbaxadoreak.

Ama Lurrari so egitearen garrantzia goraipatu zuen hitzaldiaren amaieran Rodriguezek. Indigenak lurrari kasu eginez bizi ziren garai batetan. Naturaren arimari jarraitzen zieten eta gaur egungo irtenbide bakarra garai hartako ohiturak eta baloreak berreskuratzea dela esan zuen. "La revolución americana lo que defiende es la Tierra".

No hay comentarios:

Publicar un comentario