martes, 4 de enero de 2011

"Zigortzaileak" euskal filmaren estreinaldia bihar EAEko hiriburuetan

Haurrak protagonista diren lehen euskal filma dugu "Zigortzaileak". Eskolan burutzen diren tratu txarrak ditu oinarritzak pelikulak. Atzo egin zuten prentsaurrekoa Bilbon eta bihar, urtarrilak 5, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako zinemetan egongo da ikusgai.

Arantza Ibarra dago film honen atzean bai gidoilari eta zuzendari bezala. Azken lan honetarako Alfonso Arandiaren laguntza ere izan du. Filmaren oinarria bullyng-a, eskola jazarpena da baina era dibertigarri eta entretenigarri batean dago kontatua. Bizkaiko hainbat herritan dago grabatua eta 7 haur dira istorioko protagonistak. Hain zuzen, beste haur batzuek eskolan jasaten duten jazarpenaren aurrean nazkatuta, talde sekretu bat sortzea pentsatzen dute ekintza horri aurre egiteko.

Kasting jendetsua eta mamitsua izan zen. 1200 haur baino gehiago aurkeztu ziren probetara eta tartean, aktore ezagunak ere agertzen dira. Hala nola, Anne Igartiburu, Carlos Sobera, Loli Astoreka, Xabier Elorriaga...

Arazo sozial bat hobeto ezagutarazko balio duen filma dugu hau eta EITBren parte hartzea eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak jaso ditu.




No hay comentarios:

Publicar un comentario