
Kamaleoia izango da aurtengo Bertso Egunaren irudia. Narrasti honek eta bertsolariek antzekotasun handiak dituzte. Izan ere, kamaleoia egokitu egiten da ingurunera eta baldintza ezberdinetara. Bertsolariek ere horretarako gaitasuna dute. Hots, eskura dituen baliabideak komeni zaizkion moduan erabiltzeko gai izan behar du.
Egun osoan zehar bertso doinuak egongo dira entzungai Donostian. Goizeko 12etan kalez-kalezko bertso poteoa izango da Alde Zaharrean. Arratsaldeko 18tan berriz, eguneko saio garrantzitsuena izango da Kursaaleko areto nagusian. Bi ordu iraungo duen bertso saioa; 16 kamaleoiekin.
Festarekin bukatzeko, bertso afariaz gozatzeko aukera izango da Kursaalen dagoen NiNeu jatetxean. Afalondoan bertso eta sorpresa gehiago...
Afaltzeko sarrerak agorturik daude baina arratsaldeko saiorako oraindik geratzen dira. Horretarako, http://www.bertsosarrerak.eu/ helbidera jo behar da.
Aurrerapen gisa, hona hemen iazko afalosteko saio polit bat!
Aurrerapen gisa, hona hemen iazko afalosteko saio polit bat!
Albiste hau facebook, twitter, sustatu eta zabaldun eskegitu dut.
ResponderEliminar