martes, 11 de enero de 2011

Harkaitz Cano izango da Zumaiako literatur ikastaroan irakasle

Harkaitz Cano idazle ezaguna izango da otsailaren 5ean hasiko den literatur ikastaroko irakaslea. Irakasle dotorea izango da Zumaian beraz! Otsaileko lau larunbatak hartuko ditu ikastaroak eta parte hartze handia izateko esperantza dute antolatzaileek.

Urtero legez, Zumaiako Euskara Zerbitzuak antolatutako ikastaroa dugu eta aurten, Forondo Kultur etxean eskainiko dira saioak. Otsailaren 5an hasi eta 26arte iraungo du ikastaroak. Guztira 12 orduko tailerra izango da; lau larunbatez, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Izen emateko epea jadanik zabalduta dago eta urtarrilaren 21erarte luzatuko da. Horretarako, Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzura joatea besterik ez dago! Telefonoz eta e-postaz ere eman daiteke izena; 943865025 telefonoan edo euskaratxanpan@zumaiakoudala.net helbidean, hain zuzen ere.

Matrikulak 30 euro balio du eta plaza kopurua mugatua da (16 lagun).





1 comentario:

  1. Aurreko sarreretan ahaztu egin zitzaidan jartzea baina ondoko hedabideetan zabaldu ditut nire pod-ak:
    -twitterren
    -facebookeko euskara eta euskaldunok euskaraz komunitatetan
    -zabaldu.com-en
    -sustatu.com-en
    -zuzeu.com-en

    aupatun arazoak ditut eta ezinezkoa zait bertan argitaratzea!

    ResponderEliminar