miércoles, 19 de enero de 2011

Ahozko zibergeneroak: erreportaje multimediaren bereizgarriak (7.zeregina)

Egungo erreportaje multimediek, 4 faktore hartu behar dituzte aintzat bideragarriak izateko. Hala nola; hipertestua, multimediatasuna, interaktibitatea eta kokapena.

Lau alor hauek berebiziko garrantzia dute erreportaje bat egiteko garaian. Erabaki egokiak hartu behar dira, zorroztasunez jokatu behar da. Izan ere, kontsumitzaileek gure produktua kontsumitu dezaten lortu behar dugu, bidea erraztu egin behar diegu. Horretarako hain zuzen, hipertestuaren erabilera zuzentasunez landu behar dugu. Gure produktua josi egin behar da gainerako informazio edo produktuekin; elkarlotu egin behar da.

Bestalde, multimediatasunaren zioa ongi aukeratu behar da. Hots, informazioaren artetik aukeratu egin behar da zer doan euskarri bakoitzera. Ez da informazio bera euskarri guztietan errepikatu behar (euskal komunikabideetan gertatzen den bezala). Aitzitik, produktu bakar horren informazio guztia zatitu egin behar da euskarri banatan.

Interaktibitatea aldiz, nahiko landuta dagoen arlo bat da. Kontsumitzaileek oro har, euren iritzia plazaratzeko lekua izan ohi dute komunikabideetan eta hori eskertzekoa da. Orain, komunikazioa elkarreraginzkoa da, eta horrek, aberatsagoa izatea ekartzen du.

Bukatzeko, kokapenaren garrantzia aipatuko dut. Izan ere, produktua kontsumitzeko garaian, kokapenak berebiziko aipamena du. Lehenik eta behin, zein webgunetan kokatu nahi dugun pentsatu behar da, eta ondoren, webgune bertan zein tokitan joango den. Hots, erreza izango ote den aurkitzea edo ez. Hau, hipertestuekin oso loturik doa. Izan ere, hipertestuak ongi ezartzen badira, produktua kontsumitzeko errazagoa izango da!

Azken ondorio gisa, ziberkomunikabideak lan asko ari dira egiten alor honetan. Multimediatasunaren inguruko apustu garbia da eta euskal gizartean ere gero eta gehiago ikus dezakegu. Eskertzeko moduko lana da. Gure kasuan, baliabideak ez dira hain onak (Espainiako komunikabide batzuek bezala), baina orain arteko lana txalotzeko moduakoa da eta hemendik aurrera ere, esparru honetan lan egiteko aukera zabaldu beharra dago. Ea guztion artean lortzeko gai garen!

No hay comentarios:

Publicar un comentario