
Bestalde, eta berrikuntza modura, lehiaketarako tartea zabaldu dute estreinekoz antolatzaileek. Alde batetik bideo laburren sariketa egongo da, eta beste aldetik, bakarrizketena; Euskalaklip eta Euskalaketa, hurrenez hurren.
Euskalaklipen helburua 17. Korrikaren leloa, hau da, Maitatu, ikasi, ari... euskalakari, ahalik eta gehien zabaltzea da. Otsailaren 25era arte izango da lanak aurkezteko epea.
Euskalaketaren xedea aldiz, Euskal Herriko euskalakaririk onena hautatzea da. Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin elkarlanean antolatu dute lehiaketa hau, eta honekin, euskarazko antzerkizaletasuna sustatu nahi da. Kanporaketak herrialdeka egingo dira eta final nagusia apirilaren 17an izango da Donostian.
Korrikako abestia Gose talde arrasatearrak egin du eta Euskalakari deitzen da, hain zuzen ere.
Beti bezala, posta hau facebook, twitter, sustatu eta zabaldun argitaratu dut.
ResponderEliminar