Euskal Herriko IV. Inkesta soziolinguistikoa aztertuz, euskarazko hedabideei motibaziorako eta esperantzarako zirrikitu bat zabaltzen zaiela ematen du. Argi izpi horrek aditzera ematen du euskarazko komunikabideek gero eta kontsumitzaile gehiago izan ditzaketela eta horrek nolabaiteko esperantza eta gogoa ekartzen du.

Baina zer gertatzen da datu hauek lurraldeen arabera bereizten baditugu? Desokera nabarmena da. Alegia, euskara Gipuzkoan eta Bizkaian hitz egiten da gehienbat. Araban, Nafarroan eta iparraldean erdal hiztunak nagusi dira. Beraz, zer lortu behar dute hedabideek? Zein da euren helbururik behinena? Komunitate hauetara egokitzea eta euskara erabil dezaten lortzea. Alde horretatik, estrategia ezberdinak lantzeko unea da; motibazioa sustatzekoa. Azken finean bestela, Gipuzkoan eta Bizkaian soilik jarraituko baitute euskarazko hedabideak kontsumitzen. Eta, hain zuzen, lurralde hauetan euskarak besteetan baino arrisku gutxiago ditu epe motzera begira behintzat.
Zein da baina erabili beharreko errezeta? Neuk jakingo banu! Ezaguna da mundu bisual batetan bizi garela, beraz euskal hedabideek atal honetan jarri beharko lituzkete euren esperientzia, ilusio eta gogo guztiak; hau da, produktu berriak sortzen, multimedia lantzen. Bestelako komunikazioa sustatzean dago gakoa; originalak izan behar dugu, ezberdinak izateari xarma aurkitu behar diogu; erabiltzaileen arreta geureganatu behar dugu … Ikus gaitzatela lortu behar dugu!
Euskal hedabideek erronka zailak dituzte aurrean, baina lehen esan bezala, datuak alde daude eta euskara normalizazio prozesu batean sartzen ari da pixkanaka. Hauxe da momentua! Ekin diezaiogun bada!
No hay comentarios:
Publicar un comentario