lunes, 17 de enero de 2011

Ahozko zibertestu baten sorrerarako hartu behar diren erabaki linguistiko-diskurtsibo garrantzitsuenak (2.zeregina)

Ahozko zibertestu baten eraikuntzan, lehenik eta behin gaia aukeratu behar da; hau da, zertaz edo zerren inguruan hitz egin nahi dugu? Izan ere, gaiaren arabera, gure ahozko testuaren kokapena zehaztu edo mugatu egingo dugu. Ildo honetatik, gure produktu honen euskarria zehaztuko dugu eta horren barnean non kokatuko dugun.

Ahozko testuaren kokapena erabakitzea oso garrantzitsua izan ohi da. Haatik, hartzaile potentzialen ezaugarriak aztertzeko aukera ematen du. Horren arabera jakina, diskurtsoaren nondik norakoak bidera ditzazkegu. Gure produktuko pertsonaiaren ahozkotasuna lantzea ere suposatzen du honek; hala nola, protagonistaren diskurtsoa nola izango den. Hots, euskalkia erabiliko du? Jasoa edo ez jasoa? Berarentzat erosoa da? Sinesgarria da? Zein tonutan hitz egingo du? (Intentsitatea/ azkartasuna/ lokuzioa/ komunikazio ez berbala zaindu/ bat-batekotasuna erabili edo aurretik prestatu). Hainbat faktore eta alor zehaztu behar dira beraz ahozkotasunaren diskurtsoan.

Bestaldetik, irudia eta ahotsaren arteko uztarketa ongi egitea komeni da. Beraz, diskurtsoaren ibilbidean kontutan hartzeko beste ezaugarri bat da honako hau.

Azkenik, multimediatasunaren onurak gure produktuan barneratzeko garaia heltzen da. Honela, interaktibotasuna eta hipertestuen balia aztertzeko unea sortzen da. Hots, hipertestuak ongi kokatu ditugu gure produktuan? Ongi heltzen gara gure produktua ikustera? Bilaketetan erraz aurkitzen da? Hartzaileekin interaktibitatea ongi lantzen da? Hartzailearen profil linguistikoan ongi barneratzen da interaktibotasuna? Gure produktua integratua dago, edo justaposizioan?
Zabalkuntzarako estrategiak ere kontutan hartu behar dira. Produktuaren hitz gakoak atera, sare sozialetan zabaldu, …

Ondorioz, ahozko zibertestu bat bideragarria izan dadin hainbat erabaki linguistiko-diskurtsibo hartu behar dira. Ahozkotasuna lantzea ezinbestekoa da gure produktua ulergarria eta interesgarria izateko baina hausnarketa honetan esan dudan moduan, beste hainbat alor kontutan hartzekoak dira. Hauek guztiak ongi betez, produktuak balioa izan dezan lortu dezakegu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario