lunes, 31 de enero de 2011

IV. Euskal soziolinguistika jardunaldia otsailaren 18an Donostian

Soziolinguistika Klusterra proiektuaren baitan, otsailaren 18an Donostiako Miramon Zientziaren Kutxagunean IV. Euskal soziolinguistika jardunaldia izango da.


Jardunaldi hau batez ere hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzentzen zaie. Hau da, unibertsitateko eta eskoletako irakasleei, ikerlariei eta lan munduan eta administrazioan euskararen normalizazioan lan egiten dutenei. Horretarako, hitzaldi, lan-saio, mahai-inguru eta elkarrizketak izango dira.


Izen emateko epea otsailaren 15ean amaitzen da orrialde honetan. http://www.soziolinguistika.org/eu/node/4421

Egitaraua eta hizlariei buruzko informazioa ere web orrialde horretan jaso daiteke.

1 comentario: