domingo, 21 de noviembre de 2010
martes, 16 de noviembre de 2010
Bisitatzeko toki tipikoak Santiago erdialdean
Santiagotik ezin gara aldegin bertako leku, eraikin edota monumentu ezagunenak edo tipikoenak ikusi gabe. Gehienak, ohi bezala, hiriburuaren zentroan kokatzen dira. "Tour" honen hasiera puntua Palacio de la Monedan ekingo diogu, hau da, Txileko lehendakariaren gobernu etxea.
1) Palacio de la Moneda
Txileko lehendakariaren gobernu etxea da. Martxotik, Txileko lehendakaria Sebastian Piñera dugu. Moneda, Santiago hiriaren erdialdean kokatzen da, Libertador Bernardo O´Higgins etorbide nagusiaren parean. Joaquin Toesca arkitektu italiarrak eraiki zuen 1786-1812 urte bitarteetan.
Pinocheten estatu kolpea eman zenean, 1973ko irailaren 11ean, Txileko ejerzituarengatik bonbardeatua izan zen.
Egun, aski ezaguna da Txileko gizartean bertako soldaduek egiten duten goardia aldaketa egunero goizeko 10etan.
2) Plaza de Armas
Gobernu etxetik gertu aurkitzen den plaza dugu. Modernitatea eta klasizismoa uztartzen dituen toki ederra. Izan ere, bertan aurkitzen dira Santiagoko katedrala, Museo Nazionala, Santiagoko Munizipalitatea eta Korreo Zentrala. Batzuk eraikin zaharrak eta historiaz beteak dira ... Baina hiriaren azken urteotako hazkundea ahaztu gabe, kuriosoa gertatzen da katedralaren aldamenean kristalez osatutako eraikin moderno baten presentzia.
3) Merkatu Zentrala
130 urtetako historia du eraikinak. Santiagotar askoek bisitatzen duten lekua dugu (goizaldean, bai ongi gosaltzeko edota lehen erosketak egiteko) eta horretaz gain, atzerritar ia guztien derrigorrezko geltokia da arrain eta marisko goxoa dastatzeko (merkea izan ohi baita gainera). Gainera, bertan dagoen giroa ikaragarria da!!! Merkatu batetan egoten den giroa badakigu nolakoa izan ohi den ...
4) Libertador Bernardo O´Higgins-eko etorbidea
Santiagoko etorbiderik garrantzitsuena dugu. Alameda bezala ezaguna, 10 kilometroz osatua dago. Los Pajaritosen hasten da, Santiagoko periferian, eta Plaza Baquedanon amaitzen da. Hemendik aurrera, Providencia etorbideak jarraitzen dio beste kilometro askoan. Zonalde horretatik aurrera Santiagoko auzo aberatsetara pasatzen gara.
Baina Alameda, Santiago erdialdeak osatzen duen etorbiderik garrantzisuena da. Oinez, metroan, autoan edota autobusez, ordu guztietan dago martxa; ez dago atsedena hartzeko unerik.
Ez da bereziki kale finantzarioa, baina hala ere, bankoz, dendaz eta jatetxeez beterik dago. Monumentu batzuk ere aurkitzen dira baina bereziki 2 nabarmenduko ditut. Izan ere, Santiagoko sinbolo bihurtu dira.jueves, 11 de noviembre de 2010
Euskal sustraiak Santiagon
martes, 9 de noviembre de 2010
1. geltokia: Santiago de Txile
Santiago, Txileko hiriburua da eta Hego Ameriketako bostgarren hiribururik handiena. Pedro de Valdivia konkistatzaileak izendatu zuen 1541eko otsailaren 12an. Txilek 15.116.435 biztanle ditu guztira eta Santiagok 6.061.185. Beraz, ia populazio guztiaren erdia herrialdeko hiriburuan bizi da. Horretaz gain, Txile herrialdearen zentroan kokatzen da Santiago. Izan ere, Aricatik (iparraldeen kokatzen den hiria) 2.051 kilometroetara aurkitzen da eta Punta Arenasetik (hegoaldeen aurkitzen den hiria) 3.141 kilometroetara.
Santiago 36 auzo edo komunaz (hango hizkeran) dago osatua. Ezberdintasunak nagusi dira auzo batetik bestera. Ekialdea (Andeetatik gertuago) aberatsen bizitokia dugu. Bertan eskola eta unibertsitaterik ospetsuenak, merkatal guneak, finantza guneak, eraikin altuak, etabar aurkitzen dira.
Zentroa eta mendebaldea batez ere, xumeen bizitokia dugu. Aberastasunaren arabera dago sailkatua hiriburua eta aipatzekoa da, mendebaldean bizi direnek ez dutela kontakturik ekialdean bizi direnekin. Klase mailak oso zehaztuta daude Txileko gizartean eta euren arteko nahasketarik ez da ematen. Ezinezkoa egiten zaie eta onartua dute!
Santiago asko hazi da azken urteotan eta eraikin altuak nonahi ikusten badira ere, paisaia berde eta naturaz josiak bisitatzeko aukerak paregabeak dira. Santiago bisitatzeko lehenengo aukera "cerro"ak edo mendiak ikustea da. Bertatik hiri osoa ikusten da. Hona nire gomendioa;
1) Cerro San Cristobal
Mendi honetatik Santiagoren bista panoramiko zoragarria dugu. Iñoiz bukatzen ez den hiria. Bertara igotzeko hainbat aukera daude. Alde batetik, funikularra (Brasil auzoko Pio Nono kalean hartzen dena). Bestaldetik, teleferikoa (Pedro de Valdivia etorbidetik). Horretaz gain, autoz edota oinez ere igo daiteke.
Mendi honek parke funtzioa du eta bertan picnic egiteko aukera dago. Igandetan familia asko igotzen dira oinez edo bizikletaz eta egun zoragarria igarotzen dute. Igerilekuak daude, japoniar lorategi bat, zooa, eta naturan praktikatzeko hainbat ekintza egiteko aukera.
Cerro izena duen arren, parke bat bezela definitu dezakegu. Hiriburuko etorbide nagusiaren aldamenean kokatzen da. Zuhaitzez, loreez, plazatxoez, iturriez, ... osatuta dago. Bertan, garai bateko fortifikazioak, harresia, kañoiak etabar daude. Kolonizazio garaikoak, hain zuzen ere.
sábado, 6 de noviembre de 2010
Mutriku-Zumaia arteko itsaslabarrak
Hona hemen, bideo eta audio bat nire herriko itsaslabarren inguruari buruz informazioa eskainiaz. Bideoak audioaren mezua iragartzen du, eta audioak beraz, kostalde honen balioaz informatzen gaitu. Espero dut, egun hauetako berri txarrak ez zikintzea altxor hau ...
txotxxxx!!!!
Irratiko irakasgaian, TILA taldeak eginiko istorio txiki baten muntaia duzue ondoko hau.
martes, 26 de octubre de 2010
La otra historia de la independencia by Julian Isaias Rodriguez
"La otra historia de la independencia" izeneko hitzaldi interesgarrira joateko aukera izan nuen hilaren 20an Leioako Zientzien fakultateko paraninfoan. Hizlaria, Julian Isaias Rodriguez (Venezuelako enbaxadorea Espainian) izan zen. Abokatua ikasketez, orain Venezuelako enbaxadorea da Madrilen eta baita idazlea eta poeta ere.
"La historia de los paises siempre la escriben los vencedores" esanez ekin zion hitzaldiari. Irabazleek herriaren duintasuna, baloreak eta kultura ezkutatzen dutela salatu zuen. Horrela, konkistatzaileen garaipena beti da jarraikorra eta iraunkorra.
Venezuelako independentziaren aldeko lehen manifestua 1810eko apirilaren 19an izan zen. Kolonizadoreek aurrerapena ekarriko zutela aitortu zuten baina herri indigenen kultura, baloreak, klima, basoak, etabar suntsitu zituzten. Hauek aldiz, erresistentzia ezarri zuten baina hori Historiatik ezabatua izan da.
Kolonizadoreen bidai hasiera honetan, esklabutasuna jarri zuten eta horretaz gain, Europatik ekarritako gaixotasunez bete ziren herritarrak. Sistema feudala ezarri zen herrialde hauetan baina bien bitartean, aztekak, maiak eta inkak euren aurrerapenetak jarraitzen zuten. Kolektiboan bizi ziren eta naturarekiko armonian. Filosofia hau ordea Europarrek ekarritako sistema kapitalistaren aurka zijoan bete-betean. Horrela, duela 200 urte iraultzari ekin zioten. Europagatik independentzia lortu zuten baina europear erara. Rodriguezek hau salatzen zuen bereziki. Izan ere, independentzia lortzearen arrazoia ez zen izan industrian aurreratzeko edo esklabotasuna kentzeko. Independentzia honen irabazleak ez ziren indigenak, beltzak edo mestizoak izan, baizik eta goi klaseko pertsonak. Askatzaileak izan ziren irabazle nagusiak eta hauek Europan haziak ziren. Hori dela eta, independentziak ez zuen lortu herritar gehiengoaren eskubideak hobetzea. Beti bezela, eliteak irabazi eta herritarrek ez zuten aurrerakuntzarik izan. Euren kulturak ez zuen aukerarik izan eta orain garai hartako egoera aldatzeko benetako unea iritsi zaiela aipatu zuen Venezuelako enbaxadoreak.
Ama Lurrari so egitearen garrantzia goraipatu zuen hitzaldiaren amaieran Rodriguezek. Indigenak lurrari kasu eginez bizi ziren garai batetan. Naturaren arimari jarraitzen zieten eta gaur egungo irtenbide bakarra garai hartako ohiturak eta baloreak berreskuratzea dela esan zuen. "La revolución americana lo que defiende es la Tierra".
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
